Ingeles ikastaroak haurrentzat

Metodologia

Metodologia

Metodologia komunikatiboa.

Adinaren araberako metodologia

Irakasleak

Bertoko irakasleak

Titulodun irakasleak

Aktibitateak

Gozogintzan ingelesez

Antzerki tailerra

Ordutegiak

Beginners-en mailak

Klaseren ordutegiak

Cambridge azterketak

Cambridge azterketak

Zentro esaminatzaile ofiziala

YLE azterketak

Instalazioak

Instalazioak

Ikasgela handiak

Arbel digitalak.

Metodologia

Metodologia komunikatiboa

Ikuspegi komunikatibo honen bitartez haurrek ingelesa erabil dezakete euren eguneroko bizitzako jardueretan. Umeek hizkuntza komunikazio-erreminta bat bezala erabiltzen ikasten dute, dibertigarriak eta bere adinerako egokiak diren ekintzen bidez: jokoak, abestiak, ariketak, aktibitateak, dramatizazioak, lehiaketak, bideoak…

 

Ahozko trebetasunen garrantzia

Lehenengo mailetan, klaseak %100 oinarritzen dira ahozko komunikazioan. Starters eta Movers mailetan ahozko komunikazioa da elementu nagusia. Starters 2. mailatik aurrera, idatzizko komunikazioa apurka-apurka ezartzen da eta garrantzi handiagoa hartzen doa haurrek bere ama hizkuntzan irakurmen eta idazmenean egiten duten einean.

Juniors eta Starters

Ahozko komunikazioa da elementu nagusia. Giro atsegina sortuz, lehentasuna ematen diogu hizkuntza ikastean inguru dibertigarri eta aberasgarria izateari.

Haurrek hizkuntzarekin ohitzea lortzen dute abestien, jokoen, marrazkien eta bideoen bidez.

 

Movers

Ahozko komunikazioa protagonista da, halaber idatzizko komunikazioak garrantzi gehiago dauka. Lexikoa eta bere errealitate hurbileko esaerak hobetuz doaz.

Oinarrizko gramatika egiturekin lan egiten hasten dira modu komunikatibo eta intuitibo batez.

 

Flyers

Ahozko eta idatzizko komunikazioak garrantzia berdina daukate. Haurrek lexikoa eta egitura gramatikal zailagoak erabiltzen ikasten dute, aldi berean euren ama hizkuntzan ikasten dituztelarik. Haur eta gazteen arteko egokitzapen ikastaroak dira, aldaketa modu atsegin batean eginez. Maila hauen ostean, haurrak gazteen Pre-Intermediate edo Intermediatera pasatzen dira.

Irakasleak

Image

Titulodun bertoko irakasleak

Urte hauek harmen handienekoak dira eta oso garrantzitsua da bertako hizkuntza errealarekin harremanean egotea, ikasleen ahozko ulermena eta ahoskera egokia garatzeko, gero egingo balute baino era erraza eta naturalagoan. EIDE-n irakasleen %75 tituludun bertako irakasleak dira. Honek umeen ahoskera lantzen laguntzen du, ingelesaren berezko soinuak eurenganatuz

Lehenengo 10 urteetan soinu horiek lantzea funtsezkoa da, haurrek soinu desberdinak erraz ikasten dituztelako. 11 urtetik aurrera ama hizkuntzaren soinuak sendotzen dira, beraz, askoz ere zailagoa da beste hizkuntza baten soinuak ikastea.

Aktibitateak

club.jpg

Gure ikasleentzako klub esklusiboa da, bazkideentzako abantailak, jarduerak eta ekitaldiak eskaintzen dituena.

EIDE ingeleseko ikasle guztiek erabat dohainik parte hartu dezakete

Gozogintza

12 urte baino gutxiagoko EIDE ikasleek ikastegian bertan ingelesez egiten den gozogintzako ikastaro batean parte hartu dezakete. Jarduera honen bidez, haurrek ingeles postre tipikoak prestatzen ondo pasatzen duten bitartean sukaldeko hiztegia eta adierazpenak erabiltzen dituzte.

Hautatu duten maila edo zentroaren arabera, bere ingeleseko ordutegiaren zehar edo ortutegitik kanpo eman daiteke tailerra.

Antzerkia

Ingeles antzerki tailerran parte hartu ahal izango dute, hizkuntza eta egitura sinpleak erabiltzeko inguru ezin hobea izanez. Haurrak bi ostiralean behin etortzen dira entseguak egiteko eta antzerkiarekin erlazionatutako ekintzak egiteko.

Kurtsoa amaitzean, antzerki-lan bat antzezten dute familien aurrean. Eta noski, ¡dena ingelesez!

Beste ekintzak

Gainera, beste ekintza batzuk egiten dira ingelesez eta beti dohainik gure ikasleentzat. Storytelling (ipuinak kontatzea), lehiaketak, photokolak, eskulanak...

Mailak eta ordutegiak

This image for Image Layouts addon

Mailak

7 maila homogeneo eskaintzen ditugu. Ikasleak hizkuntzaren ezagueraren arabera banatzen ditugu. Adina ere, kontuan hartzen da. Talde bakoitzean adin tartea 2 urtekoa izan ohi da, salbuespen kasuaetan izan ezik.


  1. Juniors (Pre-A1): 4 urte.
  2. Starters 1 (A1.1): 5 a 7 urte
  3. Starters 2 (A1.1.): 6 a 8 urte
  4. Movers 1 (A1.2.): 7 a 10 urte.
  5. Movers 2 (A1.2.): 8 a 10 urte
  6. Flyers 1 (A2.): 9 a 12 urte;
  7. Flyers 2 (B1.1.): 10 a 12 urte

Cambridge English azterketak

Cambridge English Young Learners azterketak

Starters, Movers eta Flyers

Gure heziketa programa egokituta dago umeek Cambridge English Young Learners azterketak arrakastaz egin ditzaten. Azterketak EIDE-n egiten dira, Cambridge English-eko zentro esaminatzaile ofiziala baikara.

Azterketak hautazkoak dira. Umeek Starters, Movers edo Flyers mailak amaitzean egin ditzakete. Oso dibertigarriak dira, eta ikasleek ingeles gehiago ikasteko ilusioa eta helburu bat izateko era ona da. Flyers 2 mailara iristean, ikasleek prest daude Cambridge English-eko Key English Test egiteko, gazte eta helduen etapako lehen azterketa. Honi Preliminary English Test, First Certificate in English… tituluek jarraituko diete.

YLE.jpg
Image

Instalazioak

ikasgela handiak

kasgela handiak dauzkagu, haurrak ikasgelan zehar erabateko askatasunarekin mugitu ahal izateko. Horrela, ekintza dinamikoagoak egin ditzakegu

Arbela digitalak

Ikasgela guztiak arbel digitalekin hornituta daude. Arbelek ikasleen eta edukien arteko interakzioa errazten dute era ludikoago eta dibertigarriagoan

Beste zerbitzuak

Gure ikasleak erabili ditzaketen veste espacio batzuk dauzkagu: Coffe room, eta liburutegia. Coffe room-en gure ikasle eta gurasoek klaseetara sartu baino lehen aterpean itxaron dezakete. Santurtziko zentroan gurasoek umeak itxaron ditzakete leku zabalean eta beti aterpean.

EIDE santurtzi bisita birtuala

EIDE kabiezes bisita birtuala