Ingeles ikastaroak gazteentzat

Metodologia

Metodologia

Cambridge English-en kurrikulumean oinarritutakoa. Ebaluaketa jarraia

Irakasleak

Bertako irakasleak
Titulodun irakasleak

Elkarrizketa klaseak

Dohainik Mailaren araberako taldeak

Ordutegiak

Maila guztiak Ordutegien eskaintza handia

Cambridge azterketak

Cambridge azterketak

Zentro esaminatzaile ofiziala Zentroko azterketak

Instalazioak

Instalazioak

Ikasgela handiak Arbel digitalak

Metodologia

PCambridge English-en kurrikulumean oinarritutako programak

Gure heziketa programa Cambridge English-ek ezarritako kurrikulumera moldatuta dago, era antolatu eta eraginkorrean ikasketetan aurrera egiteko oinarriak ezartzen dituen esparru hobeezinean, ikasleek ingelesez komunikatzen ikastea ahalbidetuz.

Eduki eta zeregin entretenigarri eta eguneratuak

Gai erakargarri, eguneratuekin eta gure ikasleen errealitateari egokitutako edukiekin lan egiten dugu. Honek, gure eguneroko berezko zereginak lagunduta, adibidez, analisi kritikoa, kolaborazioa edo ikasketa estrategien lantzea, hizkuntza gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzen du.

Lau trebetasun linguistikoetarako prestaketa

Gure metodologia ikasleak lau trebetasun linguistikoetan (entzumena, irakurmena, idatzizko ekoizpena eta ahozko ekoizpena) pausoz pauso lantzera bideratuta dago, ikasleek haietako bakoitzean kofiantza irabazteko helburuarekin.

Pertsonalizazioa

Geure klaseek programa eta helburu finko batzuk dituzten arren, gure irakasleek euren ukitu pertsonala emateko askatasuna daukate, talde bakoitzaren beharrei hobeto erantzuteko

Jarraipena eta ikasleen ebaluaketa

Ikasleen ikasketa garapenaren jarraipena egiten dugu ebaluaketa jarraiaren bitartez eta Cambridge-ren estandarrei egokitutako lauhilekoetan zehar. Ikasleen garapen akademikoari buruzko informazioa bidaltzen diegu gurasoei eta ikasleei hiru hilabetero.

Irakasleak

Titulodun
bertako irakasleak

EIDE-n irakasleen %75a bertako irakasleak dira, guztiak irakaskuntzarako titulazio egokiarekin. Honek, gazteen ahoskera lantzen laguntzen du, ingelesaren berezko soinuak hobeto eurenganatzea erraztuz.

Maila hauetan, hizkuntzaren erabilera zuzenerako jasotako formazioa, irakasle natiboek ematen dituzten klaseekin osatzen da, ikaslea bertako hizkuntzarekin zuzenean harremanean egon dadin.

Elkarrizketa klaseak

  • Gure ikasleei erabat dohainik
  • Gure bertako irakasleek gidatzen dituzte klaseak
  • Taldeak ikasleen mailaren arabera eratzen dira
  • Gai interesgarriak
Image

Mailak

gazteentzakomailak.PNG

Cambridge English azterketak

EIDE, zure Cambridge English-eko zentro esaminatzaile ofiziala

Cambridge English-eko zentro esaminatzaile ofiziala garenez, ikasleek maila guztietako azterketak egin ditzakete gure instalazioetan. Azterketa ofiziala klasera doazen leku berean egiteak, azterketa egunean lasaiago eta erosoago sentitzen laguntzen die geure ikasleei. Data eskaintza zabala daukagunez, ikasleak prest sentitzen direnean egin ditzakete azterketak.

Authorised Centre CMYK 300

Cambridge English azterketeten prestaketa eta aholkularitza

Ikastaroetan zehar, ikasleek maila desberdinetako Cambridge English-en ariketekin eta benetazko azterketekin lan egiten dute, baita ikus-entzunezko dokumentuekin ere. Modu honetan, konfiantza eta trebetasuna pixkanaka irabazten dute azterketak gainditzen doazen einean.

Horrez gain, azterketak egingo dituzten ikasleei, azterketa prestatzeko gainerako ikastaroak eskaintzen dizkiegu, hainbat azterketa eredu egiten dituzte irakasleen arretaz eta azalpenetaz baliatuz.

Gure irakasleek eta langileek, azterketa egokienari eta heziketa ibilbideari buruz aholkatzen dituzte gure ikasleak, azterketa ofizialak egiteko helburuarekin.

Mock Exams (azterketa ereduak) erabiltzen ditugu, azterketei begira ikasleek euren prestaketaren nolabaiteko feedback-a lortu dezaten erreminta oso erabilgarria baita.

Instalazioak

ikasgela handiak

Ikasgela handiak eta ondo argituak gure ikasleen erosotasunerako.

Arbela digitalak

Ikasgela guztiak arbel digitalez hornituta daude. Arbelek ikasleen eta edukien arteko interakzioa errazten dute.

Beste zerbitzuak

Gure ikasleek erabili ditzaketen beste espazio batzuk dauzkagu: Coffe room, eta liburutegia. Coffe room-en, gure ikasle zein gurasoek klaseetara sartu baino lehen aterpean itxaron dezakete.

EIDE Santurtziren bisita birtuala

EIDE Kabiezesen bisita birtuala